Puturru Defua: Onenetik onena, kultura apur batek ez dizulako kalte egingo!

Gure irakurleentzat bereziki diseinatutakoatalak dira Puturru Defua eta Mundua Lehen atalak, izenak dioen moduan, onenetik onena eskaintzen dieguirakurleei, hau da, ona ez, puturru defua diren eduki kulturalak. HaizeGalarraga, Jaione Dagdrommer, Iraitz Ugalde, Gaizka Izagirre eta AitorAbaroa dira atal honetako altxorrak gomendatzen dituzten luxuzko kolaboratzailekultureta horietako batzuk. Hona hemen, hilabete honetako alean Izagirrek gomendatutakoputurru defua horietako bat, Gaizka Izagirre seriezalearen eskutik:
Akatsak NARCOS telesailean? Sebastián Marroquín, Pablo Escobarren semearen ustez, bai!
Bere Facebook pertsonalean zabalduriko Narcos y sus 28 Quimeras izeneko gutun baten bitartez, Marroquinek (Juan Pablo Escobar da bere benetako izena), ekoizpenaren zehaztasun eza salatu nahi izan du, 28 akats nabarmenduz. Carlo Henao osabak adibidez, ez zuela inoiz drogarekin trafikatu esanez, eta bere aitaren futbol talde gogokoena Independiente Medellin zela azalduz.

BERLIN, gerra osteko hiri berriaren magia gertutik biziko duzu Jon Goikuriaren erreportaje eta argazki ikusgarriekin. Ba al zenekien Istanbulen baino kebab jatetxe gehiago daudela Alemaniako hiriburu kosmopolitan?

Bitxikeria gehiago jakiteko gogoekin gelditubazara, zure GAZTEZULOren alea eskuratzeko garaizzabiltza oraindik! Jo kioskoetara!