Puturru Defua: Kultura apur batek ez dizulako kalte egingo!

Puturru Defua: Kultura apur batek ez dizulako kalte egingo! Zer ote dakar hilabete honetako Puturru Defua atalaK? Eta ze herrialde bisitatu ote dugu Munduan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/puturru-defua-kultura-apur-batek-ez-dizulako-kalte-egingo/@@download/image/MUNDUA_PERU_74.jpg
2017/02/27
albiste-laburra
Zer ote dakar hilabete honetako Puturru Defua atalaK? Eta ze herrialde bisitatu ote dugu Munduan?
Puturru Defua: Kultura apur batek ez dizulako kalte egingo!

Gure irakurleentzat bereziki diseinatutako atalak dira Puturru Defua eta Mundua Lehen atalean, izenak dioen moduan, onenetik onena eskaintzen diegu gue irakurleei, hau da, ona ez, puturru defua diren eduki kulturalak. Jon Pagola, Jaione Dagdrommer, Maitane Legarreta, Iraitz Ugalde, Gaizka Izagirre eta Aitor Abaroa dira atal honetako altxorrak gomendatzen dituzten luxuzko kolaboratzaile kultureta horietako batzuk. Hona hemen, hilabete honetako alean gomendatutako puturru defua horietako bat, Aitor Abaroa zinemazalearen eskutik:

 

MANCHESTER BY THE SEA

Iaz estreinatutako dramarik gogor eta sinesgarrienetakoa omen da. Lee Chandler, Bostongo iturgin bat, jaioterrira bueltatuko da anaia hiltzen zaionean, haren semearen kargu egitera. Gaizki itxitako iraganak, ordea, ez dio itzulera gozoa eskainiko. Erruaren eta minaren gaineko film hau zarata handiegirik egin gabe estreinatu zen, baina ikusleak zein kritika liluratu ditu; Cassey Affleck aktore onenaren Oscar saria irabazteko hautagai nagusienetakoa da. [Oscar saria irabazi berri du Cassey Affleck aktoreak: Zorionak!]

 

 

PERU: OPAROTASUN ZORAGARRIAREN ERDIGUNEA

Peruren inguruko bitxikeriak ekarri dizkigu oraigoan Jon Goikouriak. Ba al zenekien peruarrek masaila bakoitzean musu bana eman beharrean, bakarra ematen dutela? Berdin dio ezaguna edo ezezaguna izan. Bakarra eta listo. Lanean ere, lankideek musuen bidez elkar agurtzen dute egunero. Jende gutxiko lantoki batean gaitzerdi, baina pentsa enpresa handi batean egunonak emateko momentua nolakoa izan daitekeen!

 

Bitxikeria gehiago jakiteko gogoekin gelditu bazara, zure GAZTEZULOren alea eskuratzeko garaiz zabiltza oraindik! Jo kioskoetara! LASTER ONLINE AURKITUKO GAITUZU!