Putumayo presents turkis groove

Putumayo presents turkis groove https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2006/10/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Askoren artean
67.zenbakia
Askotan esan dugu: ikasteko tresna ezinhobea da musika. Putumayo diskoetxeak egiten duen lana da horren adibide garbia. Bere bildumen bitartez, munduko txoko guztietako (salbuespenik gabe) musikak gerturatzen dizkigute Putumayokoek. Bildumak herrialdeka edo gaika egiten dituzte, eta, bildumetan, txoko horietako doinuekin batera (aukeraketa oso egokia izan ohi da), abeslari eta musikariei buruzko informazioa eskaintzen dute (baita gazteleraz ere). Hori guztia, marrazki bidez osatutako azal koloretsu eta ederrekin batera. Oraingoan, Turkian egiten den hiri-musikarekin osatu dute bilduma. Tradizioaren garapena.