Purpurina txakurren barrabiletan, moda arriskutsua

Sare sozialetan arreta lortzeko lehian denak balio du, eta zoritxarrez, baita animalien bizia arriskuan jartzeak ere. Hain zuzen, sarean alarmak piztu ditu txakurrak "edertzeko" moda berriak: barrabilak purpurinaz janztea. Albaitariek ohartarazi dutenez, oso arriskutsua da maskotei halako materialekin kontaktuan jartzea, osasun arazo larriak eragin ditzaketelako.
Moda arriskutsu hau "broma" baten moduan hasi zuten; Groomery Fooleryk zabaldu zuen Facebooken. Jarraian, purpurina "jangarria" zela eta txakurra ondo zegoela adierazi zuten, sarean mehatxuak jaso ostean. Hain zuzen, albaitariek adierazi zutenez, halakoak egitea animaliei ez die batere mesederik egiten. "Txakurrak animaliak direla gogorarazi beharra dugu, ez moda osagarriak edo jolasteko objektu hutsak".