Purple

Izandako errepide istripu larria islatzeko asmoz aukeratu al dute morea, ubelduraren koloretzat hartzen dena? Ala, diotenez, beldurrei aurre egiten lagundu eta bakea eskaintzen duen kolorea delako? Argi dagoena da beren lehen disko gorriaren eta ondoren etorri zen urdinaren arteko uztarketa baino gehiago dela. Yellow & Green laneko esperimentazioa alde batera utzita baina metalaren indarretik gehiegi urrundu gabe pop doinuetara hurbildu dira. Disko zuzena da, egin duten irisgarriena, kalitatea batere narriatu gabe. Urte bukaeran iritsi dira, baina azkenak aurrenak izango direla argi du taldeak.