Punta zorrotzeko harrietan

Punta zorrotzeko harrietan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/punta-zorrotzeko-harrietan/@@download/image/mundua_aksaray_1382608899.jpg
2013/11/04
albiste-laburra
Punta zorrotzeko harrietan
Aksaray (Turkia) Capadocia eskualdeko hiri nagusienetakoa da. Azken bi milurtekoetan haize gogorrak, euriak, ibaiek eta tenperatura aldaketek inguru horietako paisaia erabat itxuraldatu dute, eta punta zorrotzeko harri puska ikusgarriz josita daude Capadociako bailarak. Etxe xumeetan eta harroketako kobetan bizi dira ia milioi bat biztanle; egonlekuak hain daude sakabanatuta, zabalera handiko hiri bakar bat osatzen dutela dirudiela. Urte luzez gatazka eremu izan zen zonaldea, eta lur azpian herritarrak babesteko aterpe ikaragarriak gordetzen dira oraindik. Unesco Etxeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen ingurua 1985ean.