Punk eztandak 25 urte: God save the Queen

Punk eztandak 25 urte: God save the Queen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/punk-eztandak-25-urte-god-save-the-queen/@@download/image/16-p26.PunkaSexpist.jpg
2002/02/01
erreportajea
Gonzalo Ibañez
Punk eztandak 25 urte: God save the Queen
Punk eztandak 25 urte bete ditu. Lehendik ere punk taldeak baziren, baina mugimendua 1977an lehertu zen. Hemen duzue leherketa hark nazioartean emandakoa.

Zero urtea. 1977. Punkak hautsak harrotu di-tu, beste inongo gazte, gizarte edo kultur mugimenduk ez bezala. Rockaren aitzindarien bihurrikeria deskafeinatu eta komertziala bi-hurtu zen, pentsamendu zuzenaren jarraitzaileak mindu ez zitezen, alegia. Hippy mugimendua, bestalde, 60koan, berezko xalotasunak hil zen.

Baina 70ko hamarkada erdialdeko Ingalaterran egoera bestelakoa zen: langabezia, egoneza… Egoera ez zen batere samurra gazteentzat. Musikari zegokionez, alde ludikoa galduta zegoen, rock'n'rolla gauza serioa bihurtzeko ahaleginaren ondorioz: handinahia, birtuosismoa… Idolo zaharrak, diru errazaren bila, besaulkietan eserita eta patxada ederrean zeuden; urruneko rock izarrak ziren, ukiezinak, musika hutsala sortu eta errentetatik bizi zirenak.

Ingalaterran, gizarte mugimendua

Ez da arraroa, beraz, kalean egoera hari erantzuna eman izana. Gazteek, gitarra merkeak eta anplifikadore zaharrak hartuta, euren amorru bizia kaleratzen zuten. Sistemarekin eta gurasoen erdipurdiko munduarekin haserre zeudela oihukatzen zuten. Haserre zeuden aurrefabrikatutako etxetzarretan bizi behar zutelako, ez zitzaielako eskola gustatzen, ez zutelako langabezian egon nahi… Ez dago etorkizunik! Ez niretzat, ezta hiretzat ere!

Monotonia apurtu beharra zegoen, horixe zen funtsezkoena: eguna kolorez pintatzea, idealik ez izatea, banakotasuna, nork bere burua sentitzea, artaldeko kidea ez izatea eta artaldeari adarra jotzea.

Antikultura, finean: aurrekoarekin inongo lo-turarik ez zuen kultura bat. Punkaren filosofiak aldez aurretik porrot egingo duela onartzen du, badaki ezingo duela ezer aldatu, eta ildo horretatik, bakarra da munduan.

Hau dena irudian islatzen da, kolorez betetako irudi eskandalagarrian, hain zuzen; "nork berea egitea" nagusitzen da. Irudian ezezik, soinuan ere badu isla, intentsitatea edo indarra egitura eta teknika baino garrantzitsuagoak baitira. Ez da beharrezkoa musika tresna bat jotzen jakitea, edonork egin dezake!

Berez, punka aitzindarietan oinarritzen da: Chuck Berry, The Woo… eta gaur egun ahaztuta dauden –bai lotsagarria!- zenbait taldetan: MC 5, Flaming Groovies, Stooges, Velvet Underground, New York Dolls…

Ehundaka talde atera ziren arren, Sex Pistols, Clash, Damned eta Buzzcocks izan ziren esanguratsuenak. Taldeok ideia onak izan zituzten, baita karismadun buruzagiak ere, baina azkenean gorroto zuten sistemak berak irentsi zituen. Finean, euren hitz eta portaeretan kritikatu zituzten hankasartze berak egin zituzten, disketxe multinazioalekin fitxatuz eta zirkuitu komertzialetan sartuz.

AEBetan, musika hutsa

Ameriketako Estatu Batuetan punk mugimendua Britainia Handikoa baino zaharragoa da. Baina Britainia Handian gi-zarte mugimendua izan zen bitartean, AEBetan musika mugimendu hutsa izan zen. Izan ere, gizartearen egoera oso bestelakoa zen.

New Yorken Ramonesek, Patti Smithek, Dic-tatorsek, Dead Boysek eta Televisionek Velvet Undergrounden eta De-troit Rockeko astakiloen soinuari dimentsio berria eman zioten. Honela, mugimendu paregabea sortu zuten CBGB kontzertu areto mitikoaren inguruan. Kalifornian eta Washington D.C.-n soinua eta mezua gogortu eta hardcorea sortu zuten Dead Kennedys, Black Flags, Bad Brains eta Minor Threat bezalako taldeek.

Punk taldeak herrialde eta mundu osoan ugaldu ziren, soinuak tokian tokiko errealitatera egokituta eta mu-gimenduaren espirituari gaur arte eutsiz.

Gainbehera?

Egun, punkaren aurpegirik ezagunena soinuan eta estetikan oinarritzen da, ideologia bazterrean utzita. MTVn askotan ikus-ten ditugu ustezko punk taldeak, eta arropa marka ezagunek kontzertuak babesten dituzte. Garai bateko punk pertsonaia handiak gauzarik lotsagarrienak egiten ikusi izan ditugu, nostalgiaz betetako ikuskizunetan, bere garaian jan ez zuten goxokia jan nahian.

Dena dela, oraindik ere badira jatorrizko ispirituari eusten dioten taldeak, disketxeak eta fanzineak. Are gehiago, punkaren funtsa bizirik iraunaraziko duten taldeak sortzen ari dira. Zure esku dago haiek ezagutzea.

Punk eztanda Euskal Herrian

Ezinbesteko hamar diskoak



1. Lamf . Johnny Thunders and The HeartbreakersMalcom Mc Laren-ek Anarchy Tour-era gonbidatu zuen New York Dolls-etik sortua zen talde hau. New York-ekoek, Britania Handian zeudela, disko izugarri hau grabatu zuten. Kantu ikaragarriak (Born to loose, Chinese rocks…) eta Rithm"n" bluesetik eta Dolls-en espiritutik datorren kale soinua. Kristoren diskoa.

2. It" s alive. RamonesZiur asko, urtezaharra igarotzeko modurik onena Ramones-en show batera joatea izango litzateke. 77ko urtezaharrean disko bikoitz hau grabatu zuten, live diskoen historiako onenetako bat. Taldea bere sasoirik onenean dago eta izugarrizko begirada ematen die lehendabiziko hiru lanei.

3. The Clash. The ClashThe Clash taldeak zabaldu zuen ondoen garai hartako ispiritua. Bere kantuak matxinadaz mintzatzen dira (Whiteriot), langabeziaz (Career oportunities), berezko nortasuna bilatzeaz (I´m so bored of the USA) eta abar. Azkarrak eta borrokalariak, The Clash-ekoek begiak ireki zizkioten jende askori eta gauzak beste modu batera egin zitezkeela erakutsi zuten.

4. Damned, damned, damned. The DamnedA zer nolako diskoa! Gordina, indartsua, kaotikoa. Lau zoro hauen lehendabiziko lanak espero zena baieztatu zuen. Kantu denak primerakoak dira (New rose, I fall, Neat, neat, neat…). Erabateko punk soinua. Beharbada, letrak absurdu samarrak dira (denen artean, kontzientzia gutxienekoak ziren), baina horrek ez du esan nahi disko handia ez denik. Hamar puxtarri.

5. Tell us the truth. Sham 69Sham 69 hardcorezale yankee-en talde kuttuna zen. Izan ere, beste hainbat herkiderena ez bezala (Damned, Pistols Clash…), beraien itxura ez zen batere sofistikatua, eta horrez gain, auzoetako jendearen diskurtsoa zerabilten. Jimmy Pursey zuten buru, karisma handiko kantaria, garaiko gizartea garrasika egurtu ohi zuena (Rip off, Hey little rich boy…). Alde bat zuzenean eta bestea estudioan grabatua.

6. Never mind the bollocks. Sex PistolsHasierako zalapartaren ondoren, Pistols-en estraineko lanak esperokoa baieztatu zuen. Beharbada ekoizpen profesionalegia izandako disko hau erabateko klasikoa da. Kantu onak dira denak, Steve Jones-ek gitarrajole bikaina dela erakusten du eta letrek guzti-guztia suntsitzen dute. Portada ere, punk diseinukoa, primerakoa da.

7. Young loud and snotty. Dead BoysCleveland sortu baina New Yorkera joanak, Dead Boys garai hartako musika munduari muturrean botatako puzkerra izan ziren. Zatarrak, itsusiak eta gogorrak ziren eta New York Dolls-en espiritua eta garaje rocka biziberritu zituzten. Stiv Bators zen taldeburua, ia-ia muturrera eramandako Iggy Pop moduko bat. Disko hau sekula grabatutako punk rock onenaren adierazgarria da.

8. Eternally yours. The SaintsAustraliarrak ziren, baina Ingalaterrako punk eztandaren ondoren, hara joan ziren diskoa erregistratzera. Lehen diskoarekin alderatuta, bigarren LP hau ez da hain lineala eta horrez gain, lehen soul eraginak ikusten dira (Know your product). Kantu bikainak eta oso letra onak, Crhis Bailey-ren ahots bitxiak primeran interpretatuak. Beste hainbat taldek bezala, gerora jaso zuten txaloa.

9. Fresh fruit for rotting vegetables. Dead KennedysJello Biafra buru zutela, Dead Kennedys-ek sekulako egurra eman zioten “American Way of Life” izenekoari. Zinikoak eta ausartak, euren diskurtsoa muturrera eraman zuten: epaiketak izan zituzten eta Jello Biafra Los Angeles-eko alkatetzarako aurkeztu zen. “Viva Las Vegas”-en bertsioa sekulakoa da. AEBetako punkaren disko handienetakoa.

10. Bloodbrothers. DictatorsIngalaterran 77an bira egin eta disko kaskar bat kaleratu ondoren (Manifest in destiny), Diktadoreek rock hedonistaren harribitxi hau egin zuten, himnoz eta sugarra darien abestiez betea. Musikari onak dira, H.D Manitobaren zuzendaritzapean edozein festa berotzeko egokienak. Disko gozagarria, benetan. Gaur egun lanean diharduten taldeetatik Dictators dira onenak, dudarik gabe. Handiak, oso handiak.