Puerto Ricok etxeko indarkeriaren barruan txertatu du animaliekiko tratu txarrak

Puerto Ricok etxeko indarkeriaren barruan txertatu du animaliekiko tratu txarrak Etxeko animaliei tratu txarrak ematea etxeko indarkeriatzat hartuko da hemendik aurrera Puerto Ricon. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/puerto-ricok-etxeko-indarkeriaren-barruan-sartu-du-animaliekiko-tratu-txarrak/@@download/image/file.jpg
2022/07/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Etxeko animaliei tratu txarrak ematea etxeko indarkeriatzat hartuko da hemendik aurrera Puerto Ricon.
Puerto Ricok etxeko indarkeriaren barruan txertatu du animaliekiko tratu txarrak

Pedro Pierluisi, herrialdeko gobernadoreak etxeko indarkeriaren prebentzioa eta esku-hartzearen legea sinatu du. Lege honegatik etxeko animaliak beldurraraztea edo beraiengan indarkeria erabiltzea ere etxeko indarkeriatzat hartuko da. 

"Gure uhartean burututako etxeko indarkerien artean, animalien aurkako tratu txarrak behatu ditugu. Pertsona erasotzaileak animalia hauek erasotu ditu bere bikoteari edo bikote oihari min emozional bat eragiteko", adierazi du gobernuaren komunikatuak. "Lege honekin arazo hori ere artatu nahi dugu eta bere bikotea kaltetzeaz gain animaliak ere kaltetzen dituen horrentzat ardurak eskatu, animalia hauek familiako kide baitira".

Komunikatuan garbi uzten da etxeko animaliak familia kide direla, eta erasotzaileak askotan sentimendu hau harremana manipulatzeko erabiltzen duela. Hainbat ikerketek erakutsi dute jokabide hauek erasotzaileak erabiltzen dituen taktiken barruan daudela, euren bikoteari edo bikote ohiari beldurra, itxaropen eza edota tristura eragiteko.