Publizitatetik kiroletara

Publizitatetik kiroletara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/publizitatetik-kiroletara/@@download/image/2012619857Don_Draper.jpg
2012/12/13
berria
Publizitatetik kiroletara
Don Draper (Mad Men) pantaila txikiko publizistarik erakargarriena da, baina Jon Hammi pertsonaia txiki geratu zaiola dirudi. Zinera jauzi egin eta J. B. Bernstein kirol agente ezagunaren azalean ariko da aurki aktore estatubatuarra. Bernstein Indiako The Million Dollar Arm reality showaren sortzailea da. Saio horretan, Indiako cricket jokalari gazteek hartzen zuten parte eta sari nagusia ez zen edozelakoa: AEBetako beisbol talde profesional batekin kontratua sinatzea.