Publizitatea izterretan

Marketing estrategia berriena da Japonian: minigona jantzita daramaten neskek beren hankak alokatzen dituzte bertan markak edo produktu desberdinak iragartzeko. Dagoeneko 1.300 bat gazte dabiltza honetan eta publizitate agentziak eskatzen dien baldintza bakarra sare sozialen batean gutxienez 20 lagun edukitzea da. Behin onartuta, neskek beraiek aukera dezakete zein iragarki eraman nahi duten izterretan itsatsita.