Puba etxean bertan

Puba etxean bertan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/puba-etxean-bertan/@@download/image/53p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Puba etxean bertan
Bezeroaren etxean, gau batez, puba antolatzeko gauza den enpresa sortu du Demmis Hennings txiletarrak. Hala ere, aberatsei zuzendutako zerbitzua da; puba kontratatzeko, gutxienez 35 lagun gonbidatu behar baitira festara. Hennings-ek barra, zerbitzariak eta edariak eramaten ditu bezeroaren etxera, eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Gutxieneko zerbitzuaren prezioa hiru dolarretakoa da (edariak soilik). Aldiz, pertsonako 33 dolar ordainduz gero, haragi errea jateko aukera dago.