Psilocybe Musika Elkartearen 30 urteak ospatzeko jaialdia Hondarribian

Psilocybe Musika Elkartearen 30 urteak ospatzeko jaialdia Hondarribian 30 urte bete ditu Hondarribiko Psilocybe Musika Elkarteak eta hori ospatzeko jaialdi interesgarria osatu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/psilocyve-musika-elkartearen-30-urteak-ospatzeko-jaialdia-antolatu-du-hondarribian/@@download/image/IMG-20230710-WA0016.jpg
2023/08/16
30 urte bete ditu Hondarribiko Psilocybe Musika Elkarteak eta hori ospatzeko jaialdi interesgarria osatu du.
Psilocybe Musika Elkartearen 30 urteak ospatzeko jaialdia Hondarribian

Psilocybe 1993an jaio zen eta gaur egun, oraindik hastapenetako ametsak bizirik diraute: "Belaunaldi ezberdin asko pasa dira bertatik, milaka hankek zapaldu dute bertako lurra eta beste hainbat belarrik entzun dute bertako musika" adierazi dute elkartekoek. Urte osoan zehar aritu dira urteurren borobila ospatzen Psilocybe aretoan bertan, orain Hondarribiako kaleetara zabalduko dute ospakizuna. 

Horregatik, Hondarribiako kiroldegiko parkinean bi eguneko jaialdia antolatu du elkarteak udaletxearen laguntzarekin. Jaialdia doan izango. Bertan, musikaz gain, zer jan eta zer edan izango da, baita 30. urteurreneko merchandising-a eskuratzkeo aukera ere. Abuztuak 25-26an ospatuko da. 

Abuztuak 25, ostiralean, Los Angeleseko Sasquatch taldea arituko da. Eurekin batera Psilocybeko Tzar, Txavvo eta Imago taldeak izango dira oholtza gainean. Gaua borobiltzeko Joseba B Lenoir beratarraz ere gozatu ahal izango da bere Gang taldearekin batera. 

 

Abuztuak 26, larunbatean, Bala galiziarrak izango dira eszenatokian Psilocybeko lau talderekin batera: Horzdun, Naica, Midnight Sinners eta 20 urte beranduago berriro ere oholtzara igoko den Lif taldea. Azkenik, Bartzelonako The Capaces taldea arituko da, Hondarribiako zirrikitu guztiak musikaz jantziz.