Psikologo eta terapeutek gorroto dituzten film erromantikoak

Psikologo eta terapeutek gorroto dituzten film erromantikoak ‘TimeOut’ atari digital britainiarrak eskatuta, gure bikote harremanen hobebeharrez alboratu beharreko filmen zerrenda osatu du aditu talde batek https://www.gaztezulo.eus/albisteak/psikologo-eta-terapeutek-gorroto-dituzten-film-erromantikoak/@@download/image/Notting_Hill.png
2017/08/17
erreportajea
‘TimeOut’ atari digital britainiarrak eskatuta, gure bikote harremanen hobebeharrez alboratu beharreko filmen zerrenda osatu du aditu talde batek
Psikologo eta terapeutek gorroto dituzten film erromantikoak

Bizitza errealean, hezur-haragizkoan, bikote harremanak ez dira pelikula askok erakusten diguten bezalakoak, ez dira hain arrosa kolorekoak. Baina, zenbateraino eta zergatik dira kaltegarriak pantaila handiko istorio horiek?

Gurpreet Singh psikoterapeutak gidatutako ikerle talde batek garai ezberdinetako hainbat film gogoangarri aztertu ditu harreman toxiko eta sinestezinenen bila. TimeOut atari digitalak agindutako lana izan da, eta bertan argitaratu dituzte emaitzak...

Adi! Ez badituzu zure amodio historiak frustrazio betez bizi nahi, utziozu behingoz The Notebook, Dirty Dancing, Notting Hill, Grease edota The Loabster filmak ikusteari. Singh doktoreak zuzendutako ikerketaren arabera, pelikula horiek erakusten dituzten maitasun ereduak ez dira “errealak” ezta “sanoak” ere. Gure bizitzetan halakorik espero izanez gero, ez gara inoiz asetuta sentituko edo beti espero izango dugu gehiago: “ez nuke honekin konformatu beharko”.

Hona hemen Gurpreet Singh eta enparauen diagnostikoa:

THE NOTEBOOK
Film kaltegarria da... ezin espero dezakegulako inork bere eskuekin guretzat etxe bat eraikitzea (Noah-k Allie-ri bezala) egiazko amodioaren froga gisa.

DIRTY DANCING
Film kaltegarria da... bikote baten baitan batek ez duelako zertan bestearekiko eta bestearen babesarekiko dependente izan behar. Baby-k ez luke Johnny printzea behar.

NOTTING HILL
Film kaltegarria da... ez delako batere probablea zure bikotekide ideala liburu-denda batean topatzea, are gutxiago Hollywoodeko izarra bada!

GREASE
Film kaltegarria da... inork ez lukeelako bere burua aldatu behar bikotekidearengatik edo bikotekidearentzat. Zergatik hartu zuen Sandy-k Danny-ren itxura, ibilkera... baita erretzeko ohitura ere?!

THE LOBSTER
Film kaltegarria da... harremanek ez dutelako funtzionatzen, besterik gabe, bikotekideek elkarren oso antzekoak direlako. Landu egin behar dira...

 

Gurpreet Singh doktorearen gidaritzapean aritutako terapeuta, sexologo eta psikologoek eredu baikorrak ere aurkitu dituzte, ordea. Ondorengo arrazoiengatik gomendatzen dituzte:

BRIDGET JONES’ DIARY
Jende arruntak maitasun historia zoriontsuak bizitzeko topatzen dituen oztopo errealak erakusten dituelako. Baita adinean aurrera doazen emakumeek gure jendartean pairatzen dituzten presioak ere.

LA LA LAND
Maitasun historia errealista da, zoragarria izan arren, une desegokian heltzen delako eta, beraz, amaitu egiten delako. Mia-k eta Seb-ek elkarri beharrezko espazioa aitortzen diote nork nahi duena izan dadin.

ANNIE HALL
Komunikazioa zein zaila den erakusten duelako. Beti ez dugulako esaten esateko daukagun guztia; eta esanda ere, batzuetan, atzealdean geratzen delako.

STAR WARS: EPISODE III – REVENGE OF THE SITH
Padmé Amidala eta Anakin Skywalker-en arteko harreman disfuntzionala erakusten duelako. Ez du amaiera zoriontsurik, baina errealista da. Adin desberdintasuna alde batera utzita, batez ere arazoei aurre egin ordez hauei ezikusia egiteagatik huts egin zuen harremanak.

Gogoratu: maitasun historiak ez dira perfektuak, protagonistak gizakiok garelako, eta gu ere ez garelako perfektuak!!