"Psicho" barrutik

"Psicho" barrutik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/psicho-barrutik/@@download/image/2012548080Anthony_Hopkins_Alfred_Hitchcock.jpg
2012/12/13
berria
"Psicho" barrutik
Hitchcockek beldurraren klasikoa nola errodatu zuen erakutsiko du Sacha Gervasiren (Anvil! The Story of Anvil, 2008) hurrengo lanak. Anthony Hopkins izango da zuzendari ingelesa, eta Hellen Mirren honen emazte eta gidoilari laguntzaile Alma Reville. Dutxako eszena gogoangarria errepikatuko dutenak, aldiz, James D'Arcy eta Scarlett Johanson izango dira, Anthony Perkins eta Janet Leighen paperetan. Filma Stephen Rebelloren Alfred Hitchcock and the making of Psicho liburuan oinarrituko da.