Prudent Lights: Elektrizitatea garestien dagoen unean itzaltzen diren Gabonetako argiak

Prudent Lights: Elektrizitatea garestien dagoen unean itzaltzen diren Gabonetako argiak Argiaren prezioaren garestitzeak ez duela mugarik dirudi, egunero errekor berri bat hausten du gure poltsikoen zorigaitzerako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/prudent-lights-elektrizitatea-garestien-dagoen-unean-itzaltzen-diren-gabonetako-argiak/@@download/image/Captura de pantalla 2021-12-22 a las 7.40.54.png
2021/12/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehlellei

Argiaren prezioaren garestitzeak ez duela mugarik dirudi, egunero errekor berri bat hausten du gure poltsikoen zorigaitzerako.
Prudent Lights: Elektrizitatea garestien dagoen unean itzaltzen diren Gabonetako argiak

Kopuru neurrigabe hauen testuinguruan, Shackleton erakundeak umorez aurre egin nahi izan dio egoerari eta Eguberrietako ilusioak gure poltsikoak  husten dituen momentu horietan itzaltzen diren Gabonetako argiak sortu ditu. Asmakizunak Prudent light izena du eta argindarra bere preziorik baxuenetan dagoenean argi egiteko programatuak daude. Aldiz, preziorik garestienetan amatatu egiten dira. 

Argi hauen funtzionamendua nahiko sinplea da: gabonetako zuhaitzean jarri, entxufe batera konektatu eta kito. Argiak bakarrik piztu eta itzaltzen dira tokatzen denean. Agentziak azaldu duenez astelehenetik ostiralera 22:00etatik goizeko 10:00etara aktibatzen dira eta asteburuetan 14:00etatik 18:00tara. Jai egunetan ere prozedura berdina jarraitzen dugu. Beraz, aste egunetan 10:00 14:00etara itzali egiten dira eta baita 18:00etatik 22:00tara ere. 

Interesgarria, ezta? Argi hauek eskuratu nahi badituzu Shackletonek hiru zozketa martxan jarri ditu bere sare sozialetan. Honelako 20 argi zozkatzen ditu. Nahikoa da bere Instagram, Twitter edo Linkedln kontuan sartu eta argibideak jarraitzea. 

"Argiaren fakturaren desastreari umorea gehitu nahi izan diogu Gabonak ez ditzan gai honek garraztu", kontatzen du Juan Silva, Shackleton erakundeko sortzaile exekutiboak. Asmakizunari buruzko bideoa hemen ikusgai.