Proyasen paradisu galdua

John Miltonen Paradise Lost poema epikoa pantaila handira eramango du Alex Proyas zuzendari australiarrak. Filmak Luziferren eta San Migel aingeruaren arteko borroka du ardatz. Hala, gaizkia Bradley Cooperrek (The Hangover, 2009) gorpuztuko du eta ongia Benjamin Walkerrek (Flags of Our Fathers, 2006). Djimon Hounsou (Blood Diamond, 2006) edota Casey Affleck (Gone Baby Gone, 2007) ere tartean izango dira. Efektu berezi ikusgarriak ez dira faltako; noski, hiru dimentsiotan izango da, eta 2013 urtean estreinatzea aurreikusten dute.