Protestak marka zabaltzeko eszenatoki bihurtzen direnean

Protestak marka zabaltzeko eszenatoki bihurtzen direnean AEBtako herritarrek arrazismoa salatzeko manifestazioak antolatu dituzte, baina influencerrak beste helburuekin gerturatzen dira protesta guneetara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/protestak-marka-zabaltzeko-eszenatoki-bihurtzen-direnean/@@download/image/85847cb888ea4820ae053de5d9afc39a_md.jpg
2020/06/08
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

AEBtako herritarrek arrazismoa salatzeko manifestazioak antolatu dituzte, baina influencerrak beste helburuekin gerturatzen dira protesta guneetara.
Protestak marka zabaltzeko eszenatoki bihurtzen direnean

Ikaragarria da bizi garen mendean oraindik polizia batek pertsona bat kale erdian eta leukoekin hiltzea soilik beltza izateagatik. George Floyd-en hilketak mundu osoko herritarrak mobilizatu ditu asteburu honetan, eta noski, AEBetako hiri garrantzitsuenetan manifestazio ugari egin dituzte. Baina egun ezer ez da gertatzen sare sozialetan agertzen ez bada, eta horregatik, influencerrek egoera probestu dute beren irudia zabaltzeko, izan ere, ez al da manifestazio bat selfierik indartsuena ateratzeko eszenatoki perfektua?

 

White privilege is feeling like it’s okay to “jump for joy” for a picture in front of military vehicles in the middle of a protest addressing a centuries old human rights crisis. Exhibit A. pic.twitter.com/JvGRYN8mHk

— influencersinthewild (@influencersitw) June 5, 2020

Bost axola zein den protesta horien helburua; oraintxe bertan sare sozialetan bolo-bolo dabilen traola #blaklivesmatter da, eta hori nola edo hala erabili behar dute beren marka zabaltzeko eta tendentzien olatua ez galtzeko. Gauzak horrela, bideo bitxiak zabaldu dituzte egunotan Twitterren; bertan ikusi daitekeenez, influencerrak une batez agertzen dira manifestazioetan, argazkia atera eta berriro desagertzeko. Hori bai, edozer egiten dute argazki perfektua lortzeko, barrikada baten erdian sartu adibidez:

Step 1: Go to protest⁣
Step 2: Find actual protestor⁣
Step 3: Take picture with said protestor⁣
Step 4: Leave ⁣
Step 4: Post to Instagram⁣ pic.twitter.com/QG0lhXglX4

— influencersinthewild (@influencersitw) June 7, 2020

 

Remember George Floyd
Remember Ahmaud Abrey
Remember Breonna Taylor
Remember Trayvon Martin
Forget about these two pic.twitter.com/HX9zWwtPk3

— influencersinthewild (@influencersitw) June 6, 2020

The police barricaded the street for the protest, and this girl took it as an opportunity to get a picture in the middle of an empty street? GTFOH pic.twitter.com/D9NlxROH0q

— influencersinthewild (@influencersitw) June 2, 2020

 

Stop treating the protests like Coachella pt 17 pic.twitter.com/zOzf4ZvvWf

— influencersinthewild (@influencersitw) June 5, 2020

BARTZELONA SUTAN, INSTAGRAMERAKO

Ez da halakorik gertatzen den lehen aldia; iazko urrian, Bartzelonako protestetan hainbat barrikadek su hartu zuten, eta borroka eszenatoki "perfektu" hori probestu zuten hainbat influencerrek argazkiak ateratzeko.