Protestak Errumanian

Protestak Errumanian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/protestak-errumanian/@@download/image/2012229103Bucarest.jpg
2012/12/13
berria
Protestak Errumanian
Bukaresten, Errumaniako hiriburuan, gero eta indar handiagoa hartu dute herritarren protestek. Basescuren gobernuaren aurka daude, honek egindako murrizketa sakonengatik; besteak beste, osasun zerbitzuak pribatizatzeko urratsak egin baitituzte. Errumania 2007an sartu zen Europar Batasunean eta, Bulgariarekin batera, Batasuneko herrialderik pobreena da. Errumaniar askok uste zutenaren aurka, bizi maila hobea beharrean, neurri ekonomiko murriztaileak ezartzeko agindua ekarri die EBk: irakasleen soldata hilabeteko 200 eurokoa da, datu bat ematearren. Hotz dago giroa Errumanian.