Prostituzioa arautzeko Bilboko Udalak egindako araudi berriak ez ditu hainbat elkarte asetu

Prostituzioa arautzeko Bilboko Udalak egindako araudi berriak ez ditu hainbat elkarte asetu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/prostituzioa-arautzeko-bilboko-udalak-egindako-araudi-berriak-ez-ditu-hainbat-elkarte-asetu/@@download/image/2010488659prostituzioa.jpg
2012/12/13
berria
Bilboko Udalak, kaleko hainbat jarduera arautze aldera, iragarri berri du aurrerantzean ezin izango dela sexu harremanik izan kalean, ezta harremanok diru truke eskaini edo eskatu. Horrelako kasurik atzemanez gero, bai prostitutak eta baita bezeroak ere 750 eta 1.500 euro artean ordaindu beharko dituzte. Udalak adierazi du neurri honen helburua ez dela dirua biltzea, prostituzioan dabiltzan pertsonen programetara bideratuko baitute jasotakoa.

Prostitutekin diharduen Askabide elkartea, SOS Arrazakeria eta Emakunde ez datoz bat Udalaren araudi berriarekin. SOS Arrazakeriaren arabera, Udalaren araudi berriarekin kale prostituzioa "ezkutatu" egingo da, eta langile soziosanitarioek lanak izango dituzte prostitutenganaino iristeko. Emakunderen arabera, prostituzioa "arazo konplexua" da, eta horrenbestez "erantzun konplexuak" eman behar zaizkio. "Prostituzioa segurtasun kontu bat bezala ikusita, ez da aintzat hartzen jarduera horretan dabiltzanen eskubideak, eta ez da gogoetarik egiten gizartean prostituzioa egon dadin laguntzen duten faktoreei buruz", gaineratu du Emakundek.