Promenons-nous dans les bois (En lo profundo del bosque) **

Promenons-nous dans les bois (En lo profundo del bosque) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/promenonsnous-dans-les-bois-en-lo-profundo-del-bosque/@@download/image/8p44-6.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Lionel Delplanque. Aktoreak: Clotilde Courau, Clement Sibony, Vincent Lecoeur. Generoa: beldurra. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2000. Iraupena: 90 minutu.  
7.zenbakia
Baroi misteriotsu batek bost aktore gazte kontratatu ditu bere gaztelu gotikoan obra polemiko bat antzez dezaten. Baso ilunean barneratu ahala, inguruan jazotako hilketa odoltsuei buruzko albisteek ezinegona eraginen dute gazteen artean. Tentsioak, jelosiak eta ezinikusiak agerian utziko ditu. Gaztelura iristerakoan, ezusteko ikaragarria hartuko dute. Opus 66 film labur laudatuaren egilearen estreinako filma eskas samarra da. Beldurrezko pelikula bat ezin daiteke inoiz aspergarria izan. Eta, lagunok,… pelikula hau oso-oso aspergarria da. Loezina sendatzeko aparta!