Prologue

Prologue https://www.gaztezulo.eus/albisteak/prologue/@@download/image/hyedra_1401788925.jpg
2014/06/04
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Hyedra
152.zenbakia
Prologue
Post-rocka ahotsik gabeko sei piezatan. Sancho, Manuh, Francis, Xavii eta Siz Donostiako hainbat talde ezagunetako kideak dira. Gitarra elektriko atzeratuekin jositako atmosfera zurruna dakarte Prologuen. Ondoren, Zaratustra epikoa dator argi eta garbi hitz egitera. Moby Dick piezan, hasieran indar gutxi izan arren, amaierarako balea erraldoiak zanpatuko zaitu. Oklahomaren zortzi minutu landuek pasarte irmoak dituzte, sorpresa ugaridunak, zeruko leherketadun aingeruen musika barne. Cleopatrah ere oso guapoa da; lan txukuna 413 eta Sizek soinuarekin egindakoa. Bukatzeko, Tree of Menoah erdi-lasaia.