PROJECT 84: ARTEA ETA SORMENA SUIZIDIOAREN AURKA

PROJECT 84: ARTEA ETA SORMENA SUIZIDIOAREN AURKA Britainia Handian gazteen heriotza zergatien artean suizidioa dago lehen postuan. Hotzikarak sorrarazten dituzte estatistikek: astero 84 gizonezkok erabakitzen dute bere buruaz beste egitea (heriotza bat bi ordutik behin). Generoari dagokionez sekulako aldea dago herrialde honetan, suizidioen %75 gizonezkoek burutzen baitituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/project-84-artea-eta-sormena-suizidioaren-aurka/@@download/image/calm-suicide-project-84-700x405.png
2019/05/23
berria

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Britainia Handian gazteen heriotza zergatien artean suizidioa dago lehen postuan. Hotzikarak sorrarazten dituzte estatistikek: astero 84 gizonezkok erabakitzen dute bere buruaz beste egitea (heriotza bat bi ordutik behin). Generoari dagokionez sekulako aldea dago herrialde honetan, suizidioen %75 gizonezkoek burutzen baitituzte.
PROJECT 84: ARTEA ETA SORMENA SUIZIDIOAREN AURKA

Gai delikatu bezain gogor hau abordatzeko eta errealitateaz kontzientziatzeko CALM deitutako erakundeak eta adam&eveDDB agentziek bat egin zuten inor indiferente utzi ez dituen proiektu hau sortzeko. Mark Jenkins artista estatubatuarraren laguntzarekin neurri errealeko 84 eskultura sortu zituzten suizidatutakoen lagun eta familiarrekin batera eta ITV Southbank (Londres) estudioetako teilatuan jarri zituzten euren buruaz beste egitear daudenaren itxura emanez.

Project 84” izenpean aurreko urtean burutu zen ekimena eta sare sozialetan sekulako oihartzuna izan zuen eta baita komunikabideetan ere. Horri esker suizidioaren gaiak tabua izateari utzi zion eta eztabaidak sortu ziren arazoaren inguruan. Horri esker CALM erakundeak dituen laguntza lineara deiak %35 hazi ziren. Azken zifra hau oso itxaropentsua da, erakundeak dioenez, gizonezkoak gehiago suizidatzearen zergatietako bat laguntza eskatzea gehiago kostatzen zaioelako omen da eta. Beste behin arteak erakutsi du kontzientziak mugitu eta emozioak askatu eta adierazteko tresna ezinbestekoa dela.