Proiekzioak, solasaldiak, antzezlana eta festa izango dira '3, 2, 1… Zinegoak!' aurre-jaialdian

Proiekzioak, solasaldiak, antzezlana eta festa izango dira '3, 2, 1… Zinegoak!' aurre-jaialdian Ekainaren 23tik 25era izango dira ekintzak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/proiekzioak-solasaldiak-antzezlana-eta-festa-izango-dira-3-2-1-zinegoak-aurre-jaialdian/@@download/image/321_zg_2023.jpg
2023/06/14
Ekainaren 23tik 25era izango dira ekintzak.
Proiekzioak, solasaldiak, antzezlana eta festa izango dira '3, 2, 1… Zinegoak!' aurre-jaialdian

Zinegoak jaialdiaren XX. edizioa ekainaren 26an hasiko da, baina aurrez 3, 2, 1… Zinegoak! aurre-jaialdia antolatu dute, giroa berotzeko asmoz.

Lehenengo ekintza ekainaren 23an izango da, Guggenheim Museoan. Nina Menkes zinemagile independentearen Brainwashed: Sex-Camera-Power dokumental-saiakera proiektatuko da. Zinemaren historiako begirada maskulinoa aztertu du zuzendariak, zinema mututik hasi eta gaur egunera arte. Gainera, emakumearen sexualizazioaz gogoeta egin eta salatzen du, eta horrek iruditeria kolektiboan eta orobat gizartean dituen ondorioak ere aztertzen ditu. Saioa 18:30ean hasiko da, eta doako sarrerak aldez aurretik eska daitezke museoaren txarteldegian edota webgunean.

Ekainaren 24rako egun osoko egitaraua antolatu dute. Queer (Un)Belongings dokumentalaren aurkezpena egingo dute 12:30ean, La Sinsorgan. Euskal Herrian bizi diren lau kultur langileren istorioak jasotzen ditu: Gerri Cruz, Atic H. Deba, Camila Téllez eta Anaís Córdova-Páez. Pertsona hauek LGTBIQ+ modura identifikatzen dute euren burua, eta migrazio istorio ezberdinak bizi izan dituzte. Proiekzioaren ostean solasaldia ere egongo da.

Bilborocken Gure garaian antzezlanaren estreinaldia izango da, 19:30ean. Antzezlan hau Ines Bermejok eta Julen Nafarratek sustatutako Gu ere bagara proiektuan oinarrituta dago. Bertan, Getxoko LGTBIQ+ nagusien testigantzak jaso dituzte. Hurrengo egunean, bigarren saio bat eskainiko da Romo Kultur Etxean (Getxo).

Larunbata amaitzeko, 20:30ean, Bira Kulturgunean BIZI. Bisexualitatea eta euskal komunitatea aurkeztuko da, komunitate bisexual euskalduna batzeko eta indartzeko asmoz. Hainbat testigantza proiektatuko dira eta, jarraian, musika-emanaldia egongo da Miren Narbaiza, La Furia, DJ Eromena eta DJ Clizen-ekin.

Azkenik, ekainaren 25ean, 18:30ean, Bilborocken solasaldia izango da Ángeles Cruz zuzendariarekin, aurtengo Ohorezko Sariduna, eta Irantzu Varela kazetariarekin. Azkenik, hiru film labur proiektatuko dira:  La tiricia o cómo curar la tristeza, La carta eta Arcángel.