Programa libreak eta dohainik

Programa libreak eta dohainik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/programa-libreak-eta-dohainik/@@download/image/60p48-1_1365715899.jpg
2006/02/03
erreportajea
Gorka Julio
Windows sistema eragilea erabiltzen duzuenok ezagunak dituzue Microsoft Office, Internet Explorer, Outlook, Photoshop… Horiek ordaindu beharreko programak dira (batzuetan ordaintzen ez dituzuen arren), baina badira beste alternatiba batzuk.            

Askotan, softwarea bera baino hobeak izaten dira software librean oinarritutako alternatibak. Horren adibide garbiena da GNU Linux sistema eragilea; Windows-en ondoan, benetako aukera bat da gaur egun sistema hori.

Denok ezagutzen dituzuen programen inguruan arituko gara, zuei jakinarazteko beren alternatibak zein diren, euskaraz ba ote dauden, eta non lor daitezkeen.

1-Microsoft Office-ren alternatibak (Word, Access, PowerPoint, Excel, eta abar)
Open Office-> MS Office-ren tresna guztiak ematen ditu Open Office-k ere; gainera, interfazea (botoiak eta tresnen kokapena) oso antzekoa da, eta bestearekin egin daitezkeen gauza guztiak egin daitezke horrekin ere, baita MS Office-k sortutako fitxategiak ireki ere. Euskaraz dago, eta euskarazko Xuxen zuzentzailea ere onartzen du.

Webgune ofiziala:
http://www.openoffice.org/
Euskarazko bertsioa: http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/ contenidos/informacion/ euskarazko_softwarea/eu_9567/zerrenda.html

2-Photoshop-en alternatibak (irudien ediziorako programa)
GIMP -> Asko garatzen ari da GIMP irudi-ediziorako programa. Photoshop-enaren antzeko tresneria eta erabilera ditu, eta kalitate aldetik ere, ez da hura baino txarragoa. Erabat baliagarria da erabiltzaile arruntentzat, eta euskaraz dago.

Webgune ofiziala:
http://www.gimp.org
Photoshop-en antzeko itxura emateko gehigarria: http://plasticbugs.com/index.php?p=241

3-MSN Messenger-en alternatibak (bat-bateko mezularitza-programa)
Gaim -> MSN Messenger-ek dituen aukera gehienak ditu Gaim programak. MSN Messenger-eko kontaktuekin hitz egiteko aukeraz gain, beste sare batzuetakoekin hitz egiteko aukera ere ematen du. Laster, bideo eta soinu bitartez komunikatzeko aukera ere eskainiko du.

Webgune ofiziala:
http://gaim.sourceforge.net/

aMSN
-> Zure Messenger-eko kontaktuekin hitz egiteko programa librea da; MSN Messenger-en antzekoa da, eta euskaraz dago. Web kamerak erabiltzeko aukera ere ematen du.

Webgune ofiziala:
http://amsn.sourceforge.net

4-Internet Explorer-en alternatibak (Interneteko nabigatzailea)
Firefox -> Interneten ibiltzeko nabigatzaile onenetarikoa da, hoberena ez bada. Librea izateaz gain, Internet Explorer baino seguruagoa eta azkarragoa da; euskaraz ere badago, eta, gehigarrien bitartez, haren funtzionaltasuna hobetu daiteke.

Webgune ofiziala:
http://www.mozilla.com/
Firefox-en gehigarriak: http://www.mozilla. com/extensions/

5-Outlook Express-en alternatibak (Posta elektronikoa kudeatzeko programa)
Thunderbird ->
Posta elektronikoa kudeatzeko programa ona. Outlook Express-ek segurtasun-zulo handiak ditu, eta ez da batere gomendagarria hura erabiltzea. Haren ordezkorik onenetarikoa da Thunderbird, eta euskaraz daukagu, gainera.

Webgune ofiziala:
http://www.mozilla.com/thunderbird/
Euskarazko bertsioa: http://www.librezale.org/mozilla/thunderbird/

6-Microsoft Outlook-en  alternatibak (Posta elektronikoa, egutegia, agenda kudeatzeko programa)
Novell Evolution ->
Microsoft Outlook-en zerbitzu gehienak ematen dituen programa librea. MS Outlook-en antzeko itxura du, eta, batetik bestera aldatzeko, ez da ikasketa handirik behar.

Webgune ofiziala:
http://www.novell.com/products/desktop/features/evolution.html

7-Winzip-en edo Winrar-en alternatibak (Fitxategi trinkotuak kudeatzeko programa)
7-zip ->
Trinkotutako fitxategiak kudeatzeko tresna librea. Winzip-en edo Winrar-en baino fitxategi mota gehiago irekitzeko aukera ematen du. Besteak beste, honako fitxategi hauek irekitzeko gai da: zip, gz, bz2, rar, arj, cab, cpio, deb, rpm, tar eta 7z.

Webgune ofiziala:
www.7-zip.org/

8-Windows Media Player-en alternatibak (Multimedia erreproduktorea)
Mplayer ->
Multimedia fitxategiak ikusteko eta entzuteko programa interesgarria. DVDak irekitzeko ere gauza denez, ez da DVDak irekitzeko beste programarik behar.

Webgune ofiziala:
http://www.mplayerhq.hu /homepage/design7/news.html

Aukera horiek guztiak ikusirik, probatzea besterik ez zaizu gelditzen orain.
Hemen ageri ez ditugun programentzako alternatibak behar badituzu, gehiago aurkituko dituzu orrialde honetan: http://alts.homelinux.net. Jokoak eta guzti aurki daitezke helbide horretan.

Gurekin harremanetan jartzeko:
juliuska@euskalerria.org
http://teketen.blogspot.com


Ezinbestekoak



Blogari.net  
• http://www.blogari.net
Zure bloga automatikoki, era errazean eta euskaraz sortzeko aukera ematen duen gune berria.