Produktuetan, nahita, mikroplastikoak gehitzea debekatu du Europar Batasunak

Produktuetan, nahita, mikroplastikoak gehitzea debekatu du Europar Batasunak Garbigarriei, kosmetikoei edo jostailuei nahita gehitzen zaizkien mikroplastikoak debekatu ditu Europar Batasunak (EB). Neurri honi esker, gutxi gora behera, milioi eta erdi tona mikroplastikoren askatzea ekidingo da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/produktuetan-nahita-mikroplastikoak-gehitzea-debekatu-du-europar-batasunak/@@download/image/Captura de pantalla 2023-09-27 a las 8.39.42.png
2023/09/29

Argazkia: Alexander Stein

Garbigarriei, kosmetikoei edo jostailuei nahita gehitzen zaizkien mikroplastikoak debekatu ditu Europar Batasunak (EB). Neurri honi esker, gutxi gora behera, milioi eta erdi tona mikroplastikoren askatzea ekidingo da.
Produktuetan, nahita, mikroplastikoak gehitzea debekatu du Europar Batasunak

Europar Komisio honi esker, ezingo zaie, berariaz, produktuei mikroplastikoak gehitu. Izan ere, produktu hauek erabiltzean, gehitutako mikroplastikoak askatu egiten dira erabilera bakoitzean. 

Helburua nahita gehitzen diren mikroplastiko horien igorpena murriztea da. Indarrean jarri den murrizketak mikroplastikoen definizio zabala erabiltzen du: bost milimetro baino gutxiagoko polimero sintetikoen partikula guztiak barne hartzen ditu, izan organikoak, disolbaezinak edo degradatzeko zailak direnak. Hori bai, salbuespenak eta arau berrietara egokitzeko trantsizio denbora bat onartuko dira, beti ere ondo justifikatuak badaude. 

Murrizketak ohiko produktu hauei eragingo die: kirol gainazalak betetzeko erabiltzen den betegarria, kosmetikoak, zeinetan mikroplastikoak hainbat helbururekin erabiltzen diren, -esfoliazioa, testura jakin bat eskuratzeko, usaina edo kolore zehatzak-, purpurina, garbigarriak (mikroperlak), leungarriak, ongarriak, jostailuak, botikak eta osasun produktuak. 

Alta, instalazio industrialetan erabiltzen diren produktuak, beti ere erabiltzen diren bitartean mikroplastikoak askatzen ez badituzte, debeku honetatik salbu daude. Hori bai, produktu hauen ekoizleak hauek nola erabili eta bota behar diren argitzen duen informazioa eskaini beharko du mikroplastikoen igorpena ekiditeko. 

Purpurinari eta mikroperlen debekua hemezortzi egun barru sartuko da indarrean. Beste produktuetan mikroplastikoak gehitzearen debekua beranduago sartuko da, eragiten ditenen garaitzaileei alternatibak bilatzeko eta egokitzeko denbora bat eskainiz.

Europar Batasunak zehaztutako helburuarekin betetzeko neurri bat gehiago da honakoa. 2030. urterako mikroplastikoen %30 murriztea du xede.