Proba ezank!

Proba ezank! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/proba-ezank/@@download/image/20112157283askatu_gabe.jpg
2012/12/13
berria
Sexuan aritzeko jarreren txokoa dunk Proba ezank. Errutinatik ateratzeko gonbitea. Honatx, hil honetakoa, Askatu gabe izenekoa:
"Laranja, iltze eta labanda usaina dituen kandela piztu, eta itzali argiak. Kontrako eskutik heldu, ez askatu. Ilunpean begietara begiratu, entzun kandela urtzen doanean egiten duen soinua. Pixkat urtu denean, isuri zure lagunaren eskuan. Hark zure gorputzean zabalduko du, masajerako olioa bihurtu da eta. Orain bere txanda da, piska bat gehiago urtu da eta zure eskuan zabaldu eta hari bere gorputzetik sakabanatu, astiro hasieran, tarteka intensuki, barrenak eskatzen dizun bezala, gora eta behera, alborik-albo eta mantendu begirada. Izterrak, bularra, besoak, lepoa,,. Behatzekin, esku osoarekin, … utzi olioa atzamarren artetik bero-bero isurtzen."


Jarraian, hurrenez hurren, urtarrileko eta abenduko zenbakietakoak.

Cuissade:

Postura hau atzekaldetik burutzen den harreman koitalaren proposamena da. Lepoz kokatuta dagoen bikotekidearen hanka bat, beste bikotekidearen hanka tartean kokatzen da, beste hanka bilduta mantentzen duen bitartean. Kasu batzuetan lepoz kokatuta dagoena, bere kostaldean etzanda egon daiteke, bikotekideen arteko begiradak  parte hartzeko aukerak zabalduz. Baginaren bidez orgasmora heltzeko zailtasunak dituzten nesken kasuan, sarketa bizi duten bitartean klitoria lantantzeko aukera izaten dute.

Goilara:
Bikotekideak alboz etzanda daude, baten aurrealdeak bestearen bizkarra eta ipurdia jotzen dituela. Atzean dagoenak aurrekoaren gorputz osoa du eskura, kitzikatzeko eta genitalekin jolasteko. Gorputzen arteko hurbiltasunak eta akoplatzeko gaitasunak hartu emana gozotasunez bizitzeko aukera eskaintzen du. Sarketa (baginatik nahiz uzkitik)  egiten den kasuetan, klitoria edo zakila kitzikatzeko parada ere ematen du. Klimaxera helduz gero, lasai eta gozo amaitu daiteke, bata bestearen ondoan lasai gozatuz.