Proba berri bat GIBa eta hepatitis B zein hepatitis C birusak antzemateko gai da odol tanta lehor batetik abiatuta

Proba berri bat GIBa eta hepatitis B zein hepatitis C birusak antzemateko gai da odol tanta lehor batetik abiatuta Daniar ikertzaile taldeak odol tanta lehor batetik proba bat garatu du. Odol tanta lehor hori aztertuta soilik hiru birus antzemateko gai da: GIBa, hepatitis B eta hepatitis C. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/proba-berri-bat-giba-eta-hepatitis-b-eta-c-birusak-antzemateko-gai-da-odol-tanta-lehor-batetik/@@download/image/medical-xpress.jpg
2023/04/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Daniar ikertzaile taldeak odol tanta lehor batetik proba bat garatu du. Odol tanta lehor hori aztertuta soilik hiru birus antzemateko gai da: GIBa, hepatitis B eta hepatitis C.
Proba berri bat GIBa eta hepatitis B zein hepatitis C birusak antzemateko gai da odol tanta lehor batetik abiatuta

Frogatu dute egungo ospitaleetako ekipamenduarekin GIB eta B eta C hepatitisak detektatu litezkeela odol tanta lehor bakar baten bitartez. 

Orain arte birus hauek antzemateko probarik ohikoena orratz baten bidez odola aterata zen. Metodo honek ondo funtzionatzen du, baina zenbait lekuetan arazoak sortzen ditu. Espetxeetan, drogamenpekotasuneko errehabilitazio zentroetan eta etxerik gabeko pertsonen aterpeetan adibidez. Horietan ez da beti egokia odol laginak modu honetan hartzea, ez eta zainetatik ateratako odola tenperatura egokian mantentzeko azpiegiturak ez dituzten herrialdeetan. Horregatik da horren interesgarria odol lehorraren analisia burutzen duen proba berri hau. Odol tanta lehor batetik hiru birusak antzeman litezke. 

Proba burutzeko indibiduoari hatza ziztatzen zaio eta hainbat odol tanta jasotzen dira paper batean. Ondoren lehortzen uzten da. Behin lehortuta odola aztertzen da, material genetikoaren artean hiru birus horien bila. 

Daniar ikertzaile taldeak 60 lagin aztertu zituen, 20 birus bakoitzeko eta guztietan antzeman ahal izan ziren birusak. Nilsson-Moller ikerketa buruak honakoa baieztatu du: F"rogatu dugu egungo ospitaleetako materialekin posiblea dela GIBa, hepatitis B eta hepatitis C antzematea odol tanta lehor bakar batetatik. Metodo hau egokia da segurtasun arrazoiengatik orratza erabili nahi ez den tokietan. Garapen prozesuan dauden herrialdeen erabiltzeko ere egokia da, honela ez baitago lagina hondatzeko arriskurik". 

Urtero milioi bat pertsona hiltzen dira hepatitis B edo hepatitis C birusak jota, eta 650.000 pertsona GIBa dela eta. Gainera, 1,5 milioi pertsona inguru kutsatzen dira azken birus honetaz urtez urte.