Primavera Pro profesionalen azokako showcase-an parte hartzeko musikarien bila ari da Basque Music

Primavera Pro profesionalen azokako showcase-an parte hartzeko musikarien bila ari da Basque Music Hautatutako bakarlari edo taldeak ekainaren 8an joko du Bartzelonan. MICE-k ere parte hartuko duela iragarri dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/primavera-pro-profesionalen-azokako-showcase-an-parte-hartzeko-musikarien-bila-ari-da-basque-music/@@download/image/24_2_p.jpg
2022/03/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hautatutako bakarlari edo taldeak ekainaren 8an joko du Bartzelonan. MICE-k ere parte hartuko duela iragarri dute.
Primavera Pro profesionalen azokako showcase-an parte hartzeko musikarien bila ari da Basque Music

Bartzelonako Primavera Pro musika industriako profesionalei zuzendutako topaketa da, Primavera Sound musika jaialdiaren astean egiten dena. Basque. Music.-ek showcase-a antolatu du Primavera Pro azoka profesionalean, eta parte hartu nahi duten musikariek beren proposamena aurkezteko aukera izango dute. Horretarako, galdetegia bete beharko dute martxoaren 31 baino lehen.

Bi sortzaile edo taldek eskainiko dute kontzertu bana, CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroko nazioarteko azokaren jardunaldian, ekainaren 8an. Parte hartuko duenetako bat MICE musikaria izango da, 2021ean eskaini beharreko kontzertua azken unean bertan behera gelditu baitzen. Iaz, Aitor Etxebarria eta Sara Zozaya musikariek parte hartu zuten showcase hauetan.

Kontzertuak bertatik bertara ikusteko aukera izango da, eta streaming bidez ere emitituko dira. Gainera, aukeratuak izango diren talde edo artistek speed meeting saioetan ere parte hartuko dute.

Jardunaldi profesionalen hamahirugarren edizioa izango da aurtengoa eta nazioarteko profesional ugarik parte hartuko dute. Antolatuko diren kontzertuek doako sarrera izango dute eta munduko edozein txokotatik ikusi ahal izango dira streaming-a tarteko.