PRIMARY COLOURS

Hona hemen munduko punk-rock mugimendua irauli duen Australiako talde gaztearen bigarren lana. Aurreko diskoko punk-rock erasoekin harrituta utzi zituzten zaleak, eta oraingoan, amorruari apur bat eutsita, lan helduagoa plazaratu dute. Hala, garage-rock zantzuak (We will be turned on) eta post-punk erritmoak (Colour television) suma daitezke 10 kanta sinple hauetan. Gitarrekin lan borobila egin dute: distortsioa kasik baztertu eta soinuaren naturaltasunera jo dute. Ohorezko matrikula.