Prest da UEUren udako Ikastaroen egitaraua

Prest da UEUren udako Ikastaroen egitaraua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/prest-da-ueuren-udako-ikastaroen-egitaraua/@@download/image/2012586521UdakoIkastaroak2012.jpg
2012/12/13
berria
Udako Euskal Unibertsitateak udako ikastaroak antolatu ditu aurten 40. urtez; ekainaren 26an hasi eta uztailaren 18ra bitarte egingo dituzte. Izena emateko epea maiatzaren 14an —astelehena— zabalduko dute, eta lehen ikastaroa hasi baino aste bete lehenagora arte izango da irekita. Ikastaroen babesleek hainbat diru-laguntza emango dituzte berauetan inskribatu ahal izateko, eta EHUko ikasleek kreditu askeak lortzeko aukera izango dute. Ikastaroeak ekainaren 26tik uztailaren 18ra iraungo dute.

Artea eta musikaren, giza zientzien, gizarte zientzien, ingeniaritza eta teknologiaren, osasun zientzien eta zientzien alorretako 40 ikastaro baino gehiago eskainiko dituzte Eibar, Iruñea eta Baionan. Berauetan izena ematen duten eta kurtsoen %80ra joaten diren ikasleek parte-hartze ziurtagiria lortuko dute, eta horrekin batera EHUko kredituak lortzeko aukera ere izango dute; MU eta NUP unibertsitateetan eskaeraren arabera lortu ahal izango dira.

Berauetan parte hartzeko matrikulek 65 euro eta 160 euro bitarteko kostua dute, baina babesleek hainbat diru laguntza eskaintzen dituzte; besteak beste, bizkaitarrek doan dute joan-etorria eta matrikula, eta donostiarrek ez dute matrikula ordaindu behar. Beste hainbat herrietan ere diru-laguntzak emango dituzte, beraz, sartu hemen eta kontsultatu.

Ikastaroak ekainaren 16an hasiko dira Eibarren, hilaren 29ra arte. Ondoren, uztailaren 4tik 6ra Baionan egingo dituzte, eta berriro ere Eibarrera itzuliko dira uztailaren 9tik 13ra bitartean. Azkenik, uztailaren 16tik 18ra bitartean Iruñean egingo dituzte azken ikastaroak.

Ikastaroak


Artea eta Musika

Marrazki bide kontatuko dizut! – Eibarren ekainaren 28-29

Musika-hezkuntzarako baliabide tekniko eta espresiboak – Baionan uztailaren 4-5


Giza Zientziak

Txillardegi testutz testu – Eibarren ekainaren 27-29

Sozialismoa XXI. Mendeko Euskal Herrian – Iruñea uztailaren 16-18

Euskal Emakumeen historia osatzen – Eibarren uztailaren 9-10

Nafarroaren konkista, iragana eta oraina – Iruñea uztailaren 16-17

Euskararen berreskurapenaren esperientzia eta hizkuntza gutxituen biziberritzea – Iruñean uztailaren 16-17

Lazarragaren testuak DBHn erabiltzeko – Eibarren uztailaren 11-12

Literatura Unibertsala itzultzen – Eibarren ekainaren 26-27


Gainerako alorrak

Sartu hemen ikusteko