“Pray for villains” *****

“Pray for villains” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pray-for-villains/@@download/image/devil_driver.jpg
2009/12/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Devildriver
102.zenbakia
“Pray for villains” *****
A zer egurra ematen duten disko honetan Dez Fafara (Coal Chamber ohia) eta bere kideek! Metalaren lehen lerroan jartzeko moduko lana egin dute: Machine Head edota Chimairaren azken diskoen antzera, zati teknikoagoak ere sartuz, baina aspertu gabe, Europako death metalari keinu eginez. Disko mardula, hasieratik bukaeraraino atsedenik eta soberako zatirik gabekoa. Autoan entzun dut diskoa eta gaizkileengatik otoitz egiten bukatu dut bolumena tope jarrita, A-8ko bihurguneak irensten nituen bitartean