Praktikatu beldurrik gabe

Jessamyn Stanley estatubatuarra yoga irakaslea da. eta bere burua definitzerakoan, “Emakumea, beltza eta obesoa” dela adierazten du lasai asko. Milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan, eta egungo estetika irizpideetatik kanpo dauden gorputzak ikusaraztea eta gorputz horiek guztiek lotsarik sentitu gabe yoga egin dezaketela adieraztea du helburu.
Yogak kirolean aritzeko indarra eta gaitasuna duela erakutsi dio Stanleyri. Aldarrikapena ez zuen hasieratik abiatu; yoga egiten hasi zenean sareetan irudiak partekatu zituen, beste zaleekin teknikak elkarbanatzeko, eta orduan hasi zitzaizkion milaka mezu iristen. Mezu positibo eta negatiboen artean, Stanleyk ehunka jarraitzaile inspiratu ditu, pertsona lodi bat halakoak egiten ikusitera ez gaudelako ohituta. Orduan erabaki zuen gorputz aktibismoari ekitea.
Gorputz guztientzako yoga. Ahaztu beldurrak, esterara igo eta maitatu zure gorputza. liburua argitaratzearekin batera, Yotubeko kanalean sekulako arrakasta dauka Stanleyk. Argi aldarrikatzen du bere filosofia: “Bestelako gorputzak normalizatzea da lehentasuna. Yoga tresna ona da ni bezalako jendeak bere burua onartzeko eta autoestimua berreskuratzeko. Argi eduki behar dugu ez diogula gure buruari ‘nola ikusten naiz’ galdetu behar, ‘nola sentitzen naiz’ baizik”.