Prado museoak bere bildumaz berriz hausnartuko du emakumeen obrak ere sartzeko

Prado museoak bere bildumaz berriz hausnartuko du emakumeen obrak ere sartzeko Jasotako kritikei kasu eginez museoko zuzendaritzak ikuspegi feminista duten obrak berriz ere ordenatzera konprometitu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/prado-museoak-bere-bildumaz-berriz-hausnartuko-du-emakumeenak-ere-sartzeko/@@download/image/16111532908779.jpg
2021/01/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Jasotako kritikei kasu eginez museoko zuzendaritzak ikuspegi feminista duten obrak berriz ere ordenatzera konprometitu da.
Prado museoak bere bildumaz berriz hausnartuko du emakumeen obrak ere sartzeko

Prado museoak urte hau, nahiz eta konfinamendu baten mehatxupean hasi, modu baikorrean ikusten du. Museoaren planen artean bere bilduma iraunkorra berriz ere ordenatzea dago. Beraz, aldaketa honek XVIII. mendeko europako pinturei, Goya-ri eskainitako gelari eta XIX. mendeko pinturei eragingo die, azken hau erabat eraberrituta emakumeei pisu gehiago emateko. 

Berrordenatzen honen helburua Prado inklusiboago bat edukitzea da. Honela, emakumeen obra gehiago ikusi ahal izango dira eta bere bilduma iraunkorretik kanpo egon diren bildumak gehituko dira.

Pradoko museoak erabaki hau hartu du bere bilduma baten erakusketaren arrakasta ondoren. Erakusketa hau, konfinamendu ostean hasi zuen Reencuentro (berriz elkartu) izenarekin eta Artearen historiaren ikuspegi berri, fresko eta iraultzailea zekarren. 

Bertaratu zirenen ia gehiengoak ikuspegi berri hau onartzeaz gain, hitz onak besterik ez zituzten izan. Azken urte hauetan Prado emakume artisten lanak gehitzen joan da, baina salbuespenak ziren hala ere. Emakumeen aldeko erabateko apustua ez egiteagatik kritika ugari jaso ditu eta horri buelta eman nahi dio museo ezagunak. Beraz, badirudi, museoaren ikuspegi aldaketa kritika sozialek eragin dutela, euren egitasmoa izan beharrean. Hala izanik ere, albiste pozgarria da, ea bada horrela jarraitzen duten.