Pozoi larroxa: Sexu eta genero disidenteen kuarentenarako biziraupen liburuxka

Pozoi larroxa: Sexu eta genero disidenteen kuarentenarako biziraupen liburuxka Hiruki larroxa kolektiboak ez ohiko egoera honen aurrean ez ohiko irtenbideak eskaini nahi izan dizkie sexu eta genero disidenteei. Emaitza: Pozoi larroxa liburuxka. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pozoi-larroxa-sexu-eta-genero-disidenteen-kuarentenarako-biziraupen-liburuxka/@@download/image/Captura de pantalla 2020-04-29 a las 10.43.19.png
2020/04/29
Hiruki larroxa kolektiboak ez ohiko egoera honen aurrean ez ohiko irtenbideak eskaini nahi izan dizkie sexu eta genero disidenteei. Emaitza: Pozoi larroxa liburuxka.
Pozoi larroxa: Sexu eta genero disidenteen kuarentenarako biziraupen liburuxka

Hau azaltzeko testu hau zabaldu dute eta guk baino hobeto egingo dutenez hemen doa:

"Pozoia sistema cisheteropatriarkal, kapitalista eta kolonialista akatzeko. Pozoia ideia, jarrera, ekintza eta hitz zapaltzailetan oinarritzen den jendarte honen maskara kentze honi aurre egiteko. Pozoia egoera honetan areagotu diren zapalkuntzak desagerrarazteko. Pozoia autoritarismoari. Pozoia kontrolari. Pozoia kaleen militarizazioari. Pozoia balkoietako txibatoei. Pozoia indibidualismoari. Pozoia "es lo que hay"-ri. Pozoia dena aldatzeko.

Beharrezkoa ikusten dugu pozoia zabaltzea gaur egungo egoera hau iraultzeko. Ez baina normaltasunera bueltatzeko. Gu ez baikara inoiz normalak izan. Are gehiago, anormalak izan gara. Arraroak. Eta anormaltasuna da nahi duguna. Izan ere, aurreko normaltasun horrek ez zeukan gure mundu ikuskeraren antzik. Covid19aren aurretik, prekarizazioa zegoen, kontrola zegoen, autoritarismoa zegoen, ekonomian zentratutako heriotza bizitza zegoen, indibidualismoa zegoen, indarkeria matxista zegoen, LGBTfobia zegoen. Eta guzti hau, garai hauetan areagotu egin da.

Hein baten guzti honetatik aldizka ihes egin izan zuenik ere bazegoen. Baina gaur egungo konfinamendu egoeran, askoren ihes-gune askatzaile hori desagertu egin da eta etxeko "infernura" (paradoxikoki) bueltatu behar izan da. Hainbat eta hainbat pertsonek beraien izatea onartzen ez den etxeetara bueltatzera behartuta izan dira. Askok, hainbeste eraikitzea kostatu zaien babes sareak atzean utzi eta gurutze santuaren menpean bizi den etxe batean sartu behar izan dira. Horientzat da bereziki POZOI LARROXA. Injustua eta zapaltzailea den jendarteari aurre egiteko eta iraultzeko baliabide eta motibazioekin elkar pozointzeko. Gaur egun dauden eta aurretik izan diren sexu eta genero disidenteon erreferentziez pozoinduz.

UTZI POZOI LARROXAK ZURE GORPUTZ ETA NAHIAK POZOITU DITZAN!"

Hori horrela, testuarekin batera, pdf formatuan liburuxka bat argitaratu dute. Bertan hausnarketa eta gai hauen inguruko artikuluak, fanzineak, liburu, pelikula, telesail eta musika proposamenak, web gune interesgarriak... eta beste hainbat gauza zinez gomendagarri aurkitu daitezke. Beraz, klikatu hemen eta hasi kuxkuxeatzen!