PowerPoint aurkezpenak desagerrarazi nahi dituen alderdi politikoa sortu dute Suitzan

PowerPoint aurkezpenak desagerrarazi nahi dituen alderdi politikoa sortu dute Suitzan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/powerpoint-aurkezpenak-desagerrarazi-nahi-dituen-alderdi-politikoa-sortu-dute-suitzan/@@download/image/2011767635appp.jpg
2012/12/13
berria
PowerPoint aurkezpenak desagerrarazi nahi dituen alderdi politikoa sortu dute Suitzan
Laugarren indar politikoa izateko borondatez jaio da Anti PowerPoint Party delakoa, eta Microsoften programa ezaguna deuseztatzeko erreferenduma proposatu nahi dute. Diotenez, PowerPointen erabilerak 1.780 milioi euroko galerak sorrarazten ditu urtero Suitzan, eta 110.000 milioi eurokoak Europa mailan.

Suitzako panorama politikoak aktore berri bat du: PowerPointen Aurkako Alderdia (APPP). Alderdi honen ardura nagusia, momentuz behintzat, aurkezpenak egiteko hain erabilia den programa mugatzea da. Euren ustez, hiritarrek PowerPoint erabiltzen dutenean, askoz eraginkorragoak (hiru aldiz eraginkorragoak) diren metodoak alboratzen dituzte, hori hala dela jakin gabe. Zentzu horretan, programa honen erabilerak, soilik Suitzan, urtero 1.780 millioi euroko galera dakarrela salatu dute; Europa mailari erreparatuta, 110.000 milioi euro galtzen direla diote.

Datu hauek astero PowerPoint aurkezpenak ikusten dituzten langile publiko eta pribatuetan oinarritu lortu dituztela argitu dute. APPP-k dioenez, langileen %85ek ez dute probetxuzko ezer ateratzen aurkezpen horietatik, "denbora galdu besterik ez dute egiten".

Komunikatu batean adierazi dutenez, "munduan egunero lanean edota unibertsitatean aurkezpen aspergarriak ikustera behartuta dauden eta orain arte ordezkaritza politikorik izan ez duten 250 milioi pertsonen defendatzailea" da APPP jaioberria. Suitzako laugarren indar politikoa izatea espero dute eta Europa osora zabaldu nahi dute. Iritsiko al da Euskal Herrira?