Poteoarenak egin du

Poteoarenak egin du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/poteoarenak-egin-du/@@download/image/20101118716Poteoaren_azkena.jpg
2012/12/13
berria
San Petersburgoko Unibertsitateko Evgeny Moskalev irakasleak alkohola hauts bihurtu eta pilula bilakatzeko teknika asmatu du. Whiskya, vodka, ardoa eta garagardoa pastilla modura kontsumi daitezke, beraz. Akabo koadrila osoarentzat tragoa atera eta esku bakoitzean lau edalontzi eraman beharra; akabo biharamuneko sustoa, bezperako ustezko kamiseta zuria kalimotxoz tindatuta ikusitakoan! Bazuen xarma, ezta?