Potemkin, Akuazazte Danok, Surfin Kaos, Petti...

Potemkin, Akuazazte Danok, Surfin Kaos, Petti... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/potemkin-akuazazte-danok-surfin-kaos-petti/@@download/image/20106187550Discipulos.jpg
2012/12/13
berria
Potemkin, Akuazazte Danok, Surfin Kaos, Petti...
Asteburuan nora jo ez dakizula? Hona hemen proposamen batzuk:
Gaur, adibidez, Potemkinek eta Discipulos de Dionisosek joko dute Hondarribiako Psilocybenea aretoan eta Donostiako Mogambo aretoan Akuazazte Danok eta beste zenbait talde ariko dira.



Larunbatean musika jaialdia egingo dute Andoainen. AEBetako Big Sandy&His Fly Rite-Boys eta Sour Jazz Daniel Rey,  Petti&Barrence Whitfield and The Bloodyhotsak, Norvegiako Cocktail Slippers, eta Irungo Dirty Pink Ladies izango.
Horrekin batera, Surfin Kaosek Ondarroan joko du, Hala Bedi irratiaren jaialdia izango da Gasiteizen eta Donostiako gazte auziperatuen aldeko kontzertua egingo dute Antigua auzoan.
Igandean, Araba euskaraz egingo dute Agurainen, Lautada Ikastolaren alde.
Kultur jarduera gehiagoren berri izan nahi baduzu, irakurri gure agenda.