Potato+Tijuana in Blue

Nostalgikoentzako berri ona! Hona hemen Tijuana in Blue nafarren eta Potato arabarren disko partekatua. 1986ko udan argitaratu zen eta garai hartako parrandetan ezinbesteko soinu banda bilakatu zen: Potatoren Miguelin el cashero eta Jamaica ska edota Tijuanaren Bebe y olvídalo gaur egun 30 urtetik gora dutenen himnoak izan ziren. Erosketa aproposa malenkoniak jota daudenentzat.