Postal Kolekzionistak taldeak 'Plastikozko hiria' aurrerapen kantua kaleratu du
Postal Kolekzionistak taldeak disko berriaren aurrerapen kanta argitaratu du, Plastikozko hiria izenekoa, Mugan taldeko Pablo Zurutuzaren kolaborazioarekin. "Sentimenduen eta memoriaren prekarizazioaren" inguruko kantua da, "Glovo-ko banatzaileek Donostiako kaleak bete eta jendea etxean ezkutuan zegoen igande gau bateko irudi batetik" abiatutakoa. Iñigo Asensiok, Iñaki Gereñuk eta Imanol G. Gurrutxagak zuzendutako bideoan ere islatu dute kantuaren abiapuntua.
"Donostiaren eraldaketari" erreparatzen dion abestia da, baina "eraldaketa eta ahanzturaren jolas horretan, norberari eta gizartea berari ere" kantatzen diona.
Postal Kolekzionistak taldeak abenduan kaleratuko du Ezusteko Kantak lan berria, eta bertan "ezusteko gertakari edo momentuek" sortzen dituzten abestiak bildu dituzte.
