Possession (Posesion / La possession) ***

In the Company of Men eta Your Friends & Neighbors komedia mikatzen egilea leunduz doa apurka-apurka. Kasu honetan, komedia erromantiko klasiko batekin datorkigu. Randolph Ash olerkariaren bizitza ikertzen ari dela, poeta viktoriarrak Cristabel izeneko olerkari ezezagun batekin maitasun harreman bat izan zuela jakingo du Roland ikasleak. Cristabel misteriotsuaren bizipenak ikertzen ari den Maud erakargarriarekin bildu ostean, elkarlanean hasiko dira biak. Oharkabe, denborak aurrera egin ahala, maitasuna jaioko da bi gazteen artean. Drama erromantiko txukuna da.