Portugaleteko Gazte Asanbladak lau urteak ospatuko ditu asteburu honetan

Portugaleteko Gazte Asanbladak lau urteak ospatuko ditu asteburu honetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/portugaleteko-gazte-asanbladak-lau-urteak-ospatuko-ditu-asteburu-honetan/@@download/image/201110191860URTEURRENA_KOLOREZ_.jpg
2012/12/13
berria
Portugaleteko Gazte Asanbladak lau urteak ospatuko ditu asteburu honetan
Portugaleteko Gazte Asanbladak IV. urtemuga ospatzeko festa antolatu du asteburu honetan –urriaren 21ean, 22an eta 23an–. Ostiralean egingo den afarian apuntatzeko azken eguna gaurkoa, urriak 19, izango da.



Duela lau urte sortu zen Portugaleteko Gazte Asanblada eta hasieratik autogestioan lanean aritu da. Asteburu honetan ospatuko dute orain arteko ibilbidea.
Ostiralean, 19:30etan ginkana antolatu dute, Elizaldean eta 21:30etan bertso-afaria izango da, Azetako Herrikoi lokalean. Gaur, urriak 19, amaitzen da afarian izen-emateko epea.
Larunbartean 20:00etan kontzertuak hasiko dira Irrintzi, Revolta Permanent, Aldats, eta Itxaropen Zikina taldeak izango dira, besteak beste.
Igandean, ospakizuna amaitzeko, eguerdiko 12:30etan erromeria antolatu dute Portugaleteko Merkatuko Plazan.