Porrontxo jaietako kartel lehiaketa antolatu dute

Porrontxo jaietako kartel lehiaketa antolatu dute https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/06
berria
Porrontxo jaietako kartel lehiaketa antolatu dute
Donostiako Egia auzoko jaiak irailaren 10etik 18ra bitartean egingo dute, eta kartelerako proposamenak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira.

Hilabete gutxi falta dira Egia auzoko Porrontxo jaietarako, eta dagoeneko jarri dute martxan kartel lehiaketa. Hilaren 20a baino lehen bidali daitezke proposamenak, eta 22an kuadrila batzarrean aukeratuko dute aurtengo kartel irabazlea.

Donostiako Arrano Elkartera bidali daitezke kartelak (Karmengo ama 32 behea), edota porrontxojaiak@porrontxojaiak.org helbidera bidali. Jaiak irailaren 10etik 18ra bitartean egingo dituzte.

Kartel irabazlearen egilea sarituko dute bi lagunentzako afari goxo batekin.