Pornografiatik homofobiara

Pornografiatik homofobiara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pornografiatik-homofobiara/@@download/image/anita_bryant_1373021561.jpg
2013/07/08
albiste-laburra
Pornografiatik homofobiara
Deep Throat (1972) filmarekin pornografiaren mito bihurtu zen Linda Lovelace aktorearen bizitza pantailaratu ostean (Lovelace, 2011), Rob Epstein eta Jeffrey Friedman Anita Bryant-i buruzko filma errodatzen hasiko dira aurki. 60ko hamarkadan kantari arrakastatsua izan zen Bryant baina, batez ere, homosexualen eskubideen kontrako mugimenduen sinbolo izateagatik da gogoratua. Filmak Anita izango du izenburu, eta Uma Thurman sartuko da kantari homofoboaren azalean.