Porlanezko bozgorailuak

Porlanezko bozgorailuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/porlanezko-bozgorailuak/@@download/image/2011929064Porlanazko_bozgorailuak.jpg
2012/12/13
berria
Egurra edota plastikoa egokiagoak izan ohi dira honetarako, porlanaren gogortasunak uhinak distortsionatzen ditu eta. Baina Samuel Linski sortzaileak  soinua ezinhobe kanalizatzen duten konoak diseinatu ditu, eta material zurrun hau musikaren alde jartzea lortu du. Exposed izenaz bataiatu ditu, eta arkitekto modernoenek nahi dituzte. Hori bai, hobe hasieratik ondo pentsatzea zein txokotan jarri nahi ditugun, iritziz aldatuz gero koadrilakoen laguntza beharko dugu-eta lekuz aldatzeko!