Pop kulturako pertsonaia bilakatzen den makillatzailea

Pop kulturako pertsonaia bilakatzen den makillatzailea Makillajea erabiliz Taylor Swift, Cate Blanchett, Michael Jackson, Billie Eilish eta Jackie Chan gorpuztu ditu, besteak beste, Gillianisme makillatzaileak. TikTok-eko bideoetan jaso ditu eraldaketen printzak erakusten dituzten bideoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pop-kulturako-pertsonaia-bilakatzen-den-makillatzailea/@@download/image/taylor swift.jpg
2021/08/06

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Makillajea erabiliz Taylor Swift, Cate Blanchett, Michael Jackson, Billie Eilish eta Jackie Chan gorpuztu ditu, besteak beste, Gillianisme makillatzaileak. TikTok-eko bideoetan jaso ditu eraldaketen printzak erakusten dituzten bideoak.
Pop kulturako pertsonaia bilakatzen den makillatzailea

Photoshop edota bestelako iragazki digitalen bidez aldaketa ugari egin ditzakegu: zimurrak kendu, bolumena murriztu, aurpegian zein gorputzean orotariko moldaketak egin... Makillajea ere baliatu daiteke geure itxura antzaldatu eta beste pertsona baten larruan gaudela sentitzeko. 

Horixe da hain zuzen ere Gillianisme makillatzaileak TikTok-en egiten duena. Makillajea erabiltzen du, eta kasuren batean protesiren bat ere bai, pop kulturan aski ezagunak diren pertsona edo pertsonaia bihurtzeko. Hainbat eraldaketa egin eta honako hauek gorpuztu ditu, besteak beste: Cate Blanchett, Scarlett Johansson, Taylor Swift, Anne Hathaway, Edward Scissorhands, Michael Jakcson, Billie Eilish, Jackie Chan, Audrey Hepburn eta Natalie Portman. 

100.000 jarraitzetik gora ditu TikTok-en eta arrakasta eta laudorioak izan dituzte bere eraldaketak erakusten dituzten bideoek. Kritikak ere jaso ditu, ordea, iaz hildako Kobe Bryant saskibaloi jokalari ohia gorpuzteagatik. Izan ere, batzuek blackfishing egin duela leporatu diote, hau da, pertsona zuri ezagunek, influentzerrek eta gizartean eragina duten bestelako pertsonek beltzak diren itxurak egitea.