Polizien festan, droga saltzaile

Polizien festan, droga saltzaile https://www.gaztezulo.eus/albisteak/polizien-festan-droga-saltzaile/@@download/image/46p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Polizien festan, droga saltzaile
Alemaniako Eschwege herrian, 17 urteko gazte bat atxilotu dute, urtebetetze bat ospatzen ari ziren poliziei kalamua eskaini zielako. Dirudienez, poliziak zigarroak erretzen ari ziren, eta gazteak zerbait “gogorragoa” ez zuten erre nahi galdetu zien; berak, noski, kalamua zuen saltzeko. Poliziek ez zuten kalamua erosi eta azkenean, gaztea atxiloturik eraman zuten.