Poliziaren jazarpenen amaiera

Poliziaren jazarpenen amaiera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/poliziaren-jazarpenen-amaiera/@@download/image/25p40-2.jpg
2012/12/13
berria
Poliziaren jazarpenen amaiera
Filmeetan maiz ikusi ohi ditugu poliziaren lasterraldiak: gaizkileen autoa ihesi, eta atzetik, ezinkonta ahala polizia auto. Los Angeles-eko hirian, mota honetako milatik gora kasu gertatzen dira hilero. Hau dela eta, aparatu berri bat aztertzen ari da bertako polizia. Aparatuak intentsitate handiko pultsu elektromagnetikoak igortzen ditu. Pultsu hauek ihesi doan autora zuzendu eta sistema elektriko zein elektronikoak hondatzen ditu, eta autoa gelditu egiten da. Orain arte egindako frogetan 105 kilometro orduko abiaduran zihoazen autoak geldiaraztea lortu dute.