Poliziako Eskandinabiarra

Poliziako Eskandinabiarra https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
albiste-laburra
Poliziako Eskandinabiarra
Eleberri poliziako eskandinabiarraren ikurretako bat bihurtu da Jo Nesbo idazle norvegiarra Harry Hole detektibea protagonista duten eleberriekin. Hala, bere lumatik ateratako kasu horietako bat, The Snowman, pantaila handian ikusiko dugu aurki, eta ez edonolako lantaldearen eskutik. Michael Fassbender, Charlotte Gainsbourg eta azkeneko Mission: Imposible abenturan Tom Cruise itzaletan utzi duen Rebecca Fergusson suediarra izango dira protagonista; azken horren herrikide Tomas Alfredsonek (Tinker Tailor Soldier Spy, 2011) zuzenduko du filma.