Polizia eroen itzulera

Polizia eroen itzulera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/polizia-eroen-itzulera/@@download/image/2010471712Polizia_eroen_itzulera.jpg
2012/12/13
berria
Polizia eroen itzulera
80ko hamarkadan komedia zoroetan arrakastatsuena izan zen Police Academy; zazpi film egin zituzten hamar urtetan. Azkenaldiko zurrumurruek ziotenez, Mahoney, Hightower eta besteak berriz pantaila handian ikusteko aukera indarra hartzen ari zen. Bada, Paul Maslansky ekoizleak azaldu duenez, film berria izan izango da, baina ez dira jatorrizko aktoreak ariko hasiera batean uste bezala. Antza denez, ikuslego berria erakartze aldera, komiko estatubatuar gazteek hartuko dute lekukoa.