Polizia atxilotu

Polizia atxilotu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/polizia-atxilotu/@@download/image/20091159359pachuca_de_soto.jpg
2012/12/13
berria
Polizia atxilotu
Pachuca de Soto Mexikoko Hidalgo Estatuko hiriburua da. Bertako eta inguruko zenbait herritako komisariak erdi hutsik gelditu dira. Izan ere, 124 polizia atxilotu dituzte Los Zetas izeneko droga trafikatzaile taldeari laguntza emateagatik. Bahiketa, estortsioa eta beste talde batzuetako kideen hilketetan parte hartu izana leporatu diete polizia horiei. Mexikon nahikoa ohikoak dira horrelako ustelkeria kasuak, baina oraingo honetan marka guztiak hautsi dituzte, sekula ez baitzituzten hainbetse polizia batera atxilotu. Zenbat polizia erabili zituzten hainbeste polizia atxilotzeko?